Igande honetan Azaroaren 17an TOURING KE-ko talde guztien aurkezpen ekitaldia egingo da.

Ekitaldia Koldo MItxelena eraikinean egingo da iaz bezala. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan emango zaio hasera eta talde guztien aurkezpena banaka banaka oholtza gainean egin ondoren eliza aurreko eskaileretan bilduko dira argazki erraldoia ateratzeko.

Jakinarazi nahi dizuegu federatu eta eskolarteko haurren artean 450 inguru mugitzen direla egun Fanderiako zelai Berdean.

Ondoren eta bukatzeko Touringeko proiektu berriarekin bat egin duten babesle nagusiekin eskertza ekitaldi bat egingo da herriko elkarte batean.

Ea eguraldia lagun dugun eta egun polita ospatzen aukera izaten den

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This