Ezer baino lehen Touring KE-ko familia osatzen duzuen guztiok osasunez ondo egotea desiratu eta opa dizuegu.

Bizi genuen egoeraz jakitun ginen arren eta denboraldiari jarraipena emateko zailtasunak izango genituela konziente izaki Federazioaren adierazpenaren ondoren aurtengo hau bukatutzat eman beharrean aurkitzen garela jakinaraztera gatozkizue.

20/21 denboraldi begira gogo eta ilusio biziz ari gara lanean. Kirol arloan ezezik beste atal desberdinetan ere burubelarri lanean darraigu eta jasotzen ari garen emaitza eta erantzunekin kontent egoteko motiboak ditugu.

Aurtengoari dagokionez gure komunitatea osatzen duten jokalari, entrenatzaile, babesle, zaletu eta orokorrean TOURING KE haundi egiten laguntzen gaituzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu eta ea laster batean Fanderian elkar ikusteko aukera dugun.

Asmo eta ilusio hori galdu gabe ea egoera berezi honetatik pixkanaka ateratzen garen.

 ZAINDU!!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This