Touring KEak KIROL KULTUR ASTEA izeneko ekimen berezi bat antolatu du. Urteko bazkaria, manahi inguru bat, umorez beteriko antzerki emanaldi bat eta astea bukatzeko 50 urte bazkide bezala egon direnei omenalditxo bat egingo zaie. Dena testuinguru eta helburu jakin batekin. TOURING KE lehiaketatik at ere erreferente bihurtzea. Zuen guztion laguntza ezinbestekoa izango da.
Antzerkiari dagokionez. JOKUZ KANPO izena du euskaraz izango da. Izen haundiko aktoreak antzeztua Futbolean ohikoak diren topikoak umorez eta ironiaz jorratzen dituzte ausnarketara garamatzan mezuak dituelarik. Sarrerak 5€ izango da eta Fanderian izango dituzue salgai ekainak 20 arte. Haseran bakarrik TOURINGeko gurasoentzat. Gero herrira zabalduko da. Sarreretatik jasotzen den dirua MINDARA elkartearentzat izango da. MINDARA elkartea dibertsitate funtzionak desberdinak dituzten gizasemeei bizitza errazago egiteko egiten dute lan. Eta Bautista campusean elkarrekin ekimen bat egingo dugu inklusibitatea eta sensibilitatea lantzea izanik helburua. ANIMATU!! EZ ZARETE DAMUTUKO!!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This